2019(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea

STARTUP VILLAGE

Startup village es un espacio de coWorking ubicado en el Science Park de Amsterdam. Se trata de un espacio donde ofrecen salas de reuniones, áreas para trabajar, espacio flexibles, oficinas y salas para organizar eventos.



Cualquier persona puede acercarse y alquilar un espacio disponible para lo que necesite a un precio asequible. 

A continuación os dejamos un vídeo donde podéis ver más en detalle de qué trata este fantástico espacio.



2019(e)ko maiatzaren 17(a), ostirala

ZWOLLEN TOURRA

Herbeeretako hiri bat da Zwolle, Ijssel ibaiaren ertzean. 1950. urtean Zwolle - Zuden neolitiko garaiko aztarnak aurkitu ziren. Zwolle izena, Suolle hitzatik dator, mendia adierazten duena. Zwolle uholdeetatik libratu zen hiri bakara izan zen, antzinako paperetan Mikel goiangeruaren inguruan hitz egiten da.


Zwoolleren urrezko aroa XV. mendean datza. Liga Hansiatikako parte oso garrantzitsua izan zen Zwolle. Mende horretan aberastasun handiko hiria izan zen eta. 1911. urtearen inguruan, Zwolle merkataritza portu nagusia izan zen, bereziki arrain eta ganadu merkatuan Rotterdam ondoren. Ekonomia kotoiaren ekoizpenean, ontzien eraikuntzan eta ohialen enpresetan oinarritu zen.



Hirian bisitatzeko interes handiko guneak: Museun de Fundatie, Sassenpoort, Dutch Bakery Museum, The Warm land, Grote Kerk eta Peperbus of Onze lieve Vrouwetoren met beiard.


Zwollen bi lanbide heziketa ikastetxe daude non 34.000 ikasle inguruk ikasten duten, gainera Unibertsitate bat dago. Joan Derk Van Der Capellen kulturaren sustatzailea izan zen hiri honetan.




2019(e)ko maiatzaren 15(a), asteazkena

BRAINZ Y TICS EN DELTION


Hoy hemos estado en BRAINZ, acompañados por Rob Boerman. BRAINZ es un Centro en el que los alumnos del nivel 4 de formación en Holanda, adquieren competencias para desarrollar su idea de negocio, para lo que están un año a tiempo completo.

El modelo de BRAINZ, está inspirado en lo que vieron en una visita a los Centros de FP de Euskadi. 

El Centro está dividido en diferentes zonas de trabajo:




Los planes de estudio se adaptan a las necesidades del alumnado, siendo un sistema flexible en el que prima el buen desarrollo de su plan negocio. Se incentiva al alumnado a salir fuera para poder ver las tendencias que pueda afectar a su idea.

En este Centro hay 60 emprendedores de los cuales el 50% llega a crear su empresa exitosamente. Son empresas de un tamaño pequeño, similar a lo que se realiza en Urratsbat, desarrollando ideas tales como empresas de diseño y fotografía, marketing y comunicación, gestión de eventos y conciertos, etc.



A la tarde hemos vuelto a DELTION COLLEGE, donde nos han explicado como gestionan las TICs. Nos ha recibido Jan Vroom, responsable del Centre for Media, Information & Learning Technology (MICT). El MICT da soporte a los profesores de Deltion para que puedan crear contenido E-learning ayudándoles con las herramientas que existen, desarrollando vídeos o haciéndoles reflexionar sobre la metodología a implantar.

Tienen muy desarrollado el trabajo de creación de vídeo.




Han recalcado la importancia que tiene el conocimiento del profesorado no solo en el área pedagógica y de contenidos, sino que también es primordial el conocimiento del uso de las tecnologías.


Para terminar la jornada, Gerton Springeling nos ha propuesto hacer una cata de vinos tal como hace con sus alumnos de emprendimiento.


2019(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

DELTION COLLEGE

2019ko maiatzak 14

Gaurko egunean zehar Zowlle hiriko Deltion College ikastetxea bisitatu dugu.  Ikastetxea 1996an sortu zen eta 2008an eraldatu zuten. Urte honetan, Lanbide Heziketa gune desberdinetan sakabanatuta zegoen eta 10 ikastetxe bat bakarrean batzea erabaki zuten, guztiak eraikin berri batean uztartuz. Egun 18.000 ikasle inguru jasotzen ditu eta 1.600 irakaslek egiten dute bertan lan.

Goizeko lehen orduan, Herman Zwakenberg Atzerriko Harremeanetarako Arduradunak, ikastetxeko instalazioak eta espezialitate guztiak erakutsi dizkigu, eta modu honetan ikaskuntza nola lantzen duten ikusteko beta izan dugu.





Ikastetxearen berezitasunak ere aipatu dizkigute, euren artean, adibidez ikasleentzat derrigorrezkoa da kirola egitea (horretarako kiroldegia dute bertan), ikasleen adina 16 urtetik 55era zabaltzen da, ikasleentzako Students Success Centrum dute, non orientatzaileak, psikologoak, diru-laguntzen inguruko arreta gunea, e.a. dituzten.


Inguruko eragileekin eta gai sozialekin harreman zuzena dute, adibidez hiriko museoarekin elkarlanean dihardute erakusketak partekatzen eta Siriako 350 errefuxatuei hizkuntza erakusten diete.



Bazkaltzeko orduan, ostalaritza zikloetako ikasleek kudeatzen duten jatetxean bazkaldu dugu eta ikasle zein irakasleek artatu gaituzte.

Arratsaldean, Deltion Collegetxeko Ekintzailetasuneko Arduraduna den Gerton Springeling-ekin elkartu gara. Honek, ekintzailetasuna ikastetxean nola lantzen duten azaldu digu. Ekintzailetza lehen urteetan zeharka lantzen den gaitasuna da, eta ostean espezialitate batzuetan hautazkoa da eta beste batzuetan derrigorrezko ikasgaia bihurtzen da, adibidez administraritzako zikloan.



Ikasleekin ekintzailetza garatzeko "Ekintzaile Sariak"izenburuan lehiaketa antolatzen dute. Lehiaketa sariak 3 multzotan banatzen dituzte; negozio-planak, ekintzale proiektuak eta gizarte proiektuak. Irakasleei diru poltsa ezberdinak ematen dizkiete sari gisa.

Gaurkoan ere ikastetxe honetaz ikasi eta geurean aplikatu daitezkeen hobekuntza proposamenekin bueltatuko gara Euskal Herrira!




2019(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

MBO UTRECHT

Gaurko programa: 2019-05-13

Gaurkoan Utrechteko MBO ikastetxea bisitatzen izan gera eta bertako irakaslea den Cees Baalbergen eta Joaquin zuzendariak harrera egin digute. Ikastetxea hiru eraikinetan banatuta dago eta guk bisitatu degun eraikuntzan arkitektura, ingeniaritza eta informatika ikasketak burutzen dituzte.


Bisitan zehar bertako ikasleak azalpenak eman eta beraien bizipenak partekatu dizkigute.


Jarraian Herbeheretako hezkuntza sistemaren antolakuntza azaltzen duen bideo bat erakutsi digute.


Ekintzailetza ez da derrigorrezko ikasgaia eta orokorrean ikasleen %10ak aukeratzen du. Interesgarria iruditu zaigun beste gai bat LPren kudeaketa, bertan ikasleek datu base batean euren datu akademikoak sartzen dituzte eta praktikak egin ditzazketen enpresa zerrenda azaltzen zaie aukeraketa egiteko. 4 urteko ikasketak dira eta urtero enpresetan egonaldia egiten dute, gutxienez 8 astekoa.

Bisita eta gero, trena hartu eta Zwolle hirira joan gera hurrengo egunetako bisitak egitera.






AMSTERDAM

Larunbatean Amsterdamera iritsi ginen mugikortasunari hasiera emanez FP Euskadi 7 ikastetxeko irakasle eta Tknikako 3 ordezkari. Egun hauetako helburua Holandan ekintzailetza nola lantzen den ezagutzea da.

Asteburua turismoa egiteko aprobetxatu degu eta Amsterdam zehar ibili gera.



2019(e)ko maiatzaren 8(a), asteazkena

ONGI ETORRI!

Kaixo!

Maiatzaren 11tik - 17ra bitartean FPEuskadin ekintzailetza arloan lan egiten duten 11 irakaslek Holandan egonaldia egingo degu, bertan ekintzailetza nola lantzen duten ikusi eta ikasteko. Blog honetan bidaiaren ingurukoak irakurri ahal izango dituzue. Zuen gustokoa izango delakoan, ONGI ETORRI!!

Hola

Desde el 11 hasta el 17 de mayo un grupo de 11 profesores y profesoras de FPEuskadi vamos a realizar una estancia en tierras Holandesas con el objetivo de ver y aprender cómo trabajan el emprendimiento los centros de Formación Profesional. En este blog podréis seguir los detalles del viaje. Esperamos que sea de vuestro agrado! ONGI ETORRI!!