2019(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

MBO UTRECHT

Gaurko programa: 2019-05-13

Gaurkoan Utrechteko MBO ikastetxea bisitatzen izan gera eta bertako irakaslea den Cees Baalbergen eta Joaquin zuzendariak harrera egin digute. Ikastetxea hiru eraikinetan banatuta dago eta guk bisitatu degun eraikuntzan arkitektura, ingeniaritza eta informatika ikasketak burutzen dituzte.


Bisitan zehar bertako ikasleak azalpenak eman eta beraien bizipenak partekatu dizkigute.


Jarraian Herbeheretako hezkuntza sistemaren antolakuntza azaltzen duen bideo bat erakutsi digute.


Ekintzailetza ez da derrigorrezko ikasgaia eta orokorrean ikasleen %10ak aukeratzen du. Interesgarria iruditu zaigun beste gai bat LPren kudeaketa, bertan ikasleek datu base batean euren datu akademikoak sartzen dituzte eta praktikak egin ditzazketen enpresa zerrenda azaltzen zaie aukeraketa egiteko. 4 urteko ikasketak dira eta urtero enpresetan egonaldia egiten dute, gutxienez 8 astekoa.

Bisita eta gero, trena hartu eta Zwolle hirira joan gera hurrengo egunetako bisitak egitera.






1 iruzkin:

  1. Guk ere honelako bideo bat izan beharko genuke. Ez dakit noren ardura litzateken.

    ErantzunEzabatu