2019(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

DELTION COLLEGE

2019ko maiatzak 14

Gaurko egunean zehar Zowlle hiriko Deltion College ikastetxea bisitatu dugu.  Ikastetxea 1996an sortu zen eta 2008an eraldatu zuten. Urte honetan, Lanbide Heziketa gune desberdinetan sakabanatuta zegoen eta 10 ikastetxe bat bakarrean batzea erabaki zuten, guztiak eraikin berri batean uztartuz. Egun 18.000 ikasle inguru jasotzen ditu eta 1.600 irakaslek egiten dute bertan lan.

Goizeko lehen orduan, Herman Zwakenberg Atzerriko Harremeanetarako Arduradunak, ikastetxeko instalazioak eta espezialitate guztiak erakutsi dizkigu, eta modu honetan ikaskuntza nola lantzen duten ikusteko beta izan dugu.





Ikastetxearen berezitasunak ere aipatu dizkigute, euren artean, adibidez ikasleentzat derrigorrezkoa da kirola egitea (horretarako kiroldegia dute bertan), ikasleen adina 16 urtetik 55era zabaltzen da, ikasleentzako Students Success Centrum dute, non orientatzaileak, psikologoak, diru-laguntzen inguruko arreta gunea, e.a. dituzten.


Inguruko eragileekin eta gai sozialekin harreman zuzena dute, adibidez hiriko museoarekin elkarlanean dihardute erakusketak partekatzen eta Siriako 350 errefuxatuei hizkuntza erakusten diete.



Bazkaltzeko orduan, ostalaritza zikloetako ikasleek kudeatzen duten jatetxean bazkaldu dugu eta ikasle zein irakasleek artatu gaituzte.

Arratsaldean, Deltion Collegetxeko Ekintzailetasuneko Arduraduna den Gerton Springeling-ekin elkartu gara. Honek, ekintzailetasuna ikastetxean nola lantzen duten azaldu digu. Ekintzailetza lehen urteetan zeharka lantzen den gaitasuna da, eta ostean espezialitate batzuetan hautazkoa da eta beste batzuetan derrigorrezko ikasgaia bihurtzen da, adibidez administraritzako zikloan.



Ikasleekin ekintzailetza garatzeko "Ekintzaile Sariak"izenburuan lehiaketa antolatzen dute. Lehiaketa sariak 3 multzotan banatzen dituzte; negozio-planak, ekintzale proiektuak eta gizarte proiektuak. Irakasleei diru poltsa ezberdinak ematen dizkiete sari gisa.

Gaurkoan ere ikastetxe honetaz ikasi eta geurean aplikatu daitezkeen hobekuntza proposamenekin bueltatuko gara Euskal Herrira!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina